2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

2 urtekoak - tailerrak

Asmatuko zenukete zeren inguruko tailerrean  ibili diren murgilduta bi urtekoak oraingo honetan?
Saiatu, saiatu... (eskerrik asko Itziar!!)

2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

ORTUA - 3 URTE

Egun hauetan 3 urteko gelan “loreak eta barazkiak” gaia ikasten ari garenez,  eskolako baratza ikustera joan gara bertako landareak eta barazkiak ezagutu eta ikustera.  Primeran pasatu dugu eta ederto asko ikasi ere bai!!

3 urte Oihana / Ziortza
3 urte Amaya

2016(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

AZOKA TXIKIA - mercadillo 2016

KUETOESKOLAAZOKA TXIKIA

Familia agurgarriok:

Datorren 26an eskolako XXI. Azoka Txikia ospatuko dugu. Bertan, besteak beste, haurrek egindako eskulanak salduko ditugu lortutako diruarekin giza erakunde bat laguntzeko asmoz.

Gehienok jakingo duzuenez azokarako ezinbestekoa da zuen parte hartzea, merkatu egunean  zuen umeekin  batera egingo duzuelako erosketa.

Egun horretan umeen bila etorri beharko zarete arratsaldeko 15:50tan eta umeekin batera patioan kokatuta dauden postuetan erosketak egin,  horregatik kontsumoarekin loturiko hainbat aspektu lantzeko aukera ezin hobea izango duzue. Esate baterako:

-          Dena ezin dela erosi, interes, dirua edo beharraren arabera aukeratu egin behar dela.
-          Txanda errespetatu behar dela.
-          Dirua neurriz erabili behar dugula.
-          Produktuak baloratu egin behar ditugula, umeek egindako ekoizpenak direla ahaztu barik.
-         Ez dugu produktu berdinetik unitate asko erosiko, ume askoren gustukoak izango baitira, bidezko banaketa egiten ahaleginduko gara (beraz, produktu bakoitzeko 1 edo 2 unitate gehienez  jota erostea eskertuko genizueke, ume guztiek eskuratzeko aukera izan ahal izateko).

Zuen laguntza oso garrantzitsua da egun hau jai giroan ospatu ahal izateko.


Mila esker!

INFO EN CASTELLANO / GAZTELANIAZ

AURREKO URTEETAKO ARGAZKIAK 1 ET 2

Chrysallis - Euskarl Herria - Material didaktikoa

Chrysallis - Euskal Herria elkarteak, haur transexualitatearen inguruko material didaktikoa aurkeztu du. Hemen duzue eskuragarri euskarazko bertsioa.
egizue klik


PATIO JOLASAK - MAIATZA

Hementxe ditugu hile honetarako proposatzen ditugun patio jolasak. Oraingo honetan, oso laguntza berezia izan dugu, bi urteko haurrena alegia. Ikusi nahi? Egizue klik argazkian ta animatu zaitezte!
egizue klik

2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

KANDINSKY - 5 URTE

Egun hauetan, 5 urteko haurrek oso lan polita egin dute Kndinsky margolariaren inguruan. Zihur pilo bat ikasi dutela!
Hementxe duzue egindakoaren laburpena. Disfruta ezazue!
egizue klik

2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

IKIMILIKILIKLIK LEHIAKETA - ASTE KULTURALA 2015 - 2016 IKASTURTEA

Aurten ere, ikimilikiliklik lehiaketa ospatu da eta bertan 5 urteko neska mutilek hartu dute parte. Hementxe duzue hantxe gertatuakoaren laburpena.
egizue klik argazkiak ikusteko