2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

FAMILIAN EUSKARAZ BAI

"Barakaldon Euskaraz" eta Hala Dzipo Euskal Musika Eskolatik datorkigu familietan euskararen presentzia era atsegin eta goxo batean areagotzeko iniziatiba. Ipuin bat oinarritzat hartuta, hainbat material eskuragarri egongo da aurrean helarazten zaizuen linkan.

De la mano de "Barakaldo Euskaraz" y de la escuela de musica vasca Hala Dzipo nos llega esta iniciativa para potenciar el uso del euskera en el entorno familiar de una manera agradable y amena. Tomando como punto de partida un cuento, en el siguiente link podréis encontrar numeroso e interessante material.

ipuinaren aurkezpena / presentación del cuento

web gunea

2017(e)ko apirilaren 8(a), larunbata

ERROMERIA 2017 - HAINBAT ARGAZKI - fotos

Gaur, kultur asteari agurra emateko, ohiuko erromeria ospatu dugu ta hementxe dituzue egindako argazki batzuk. 
Mila esker Aitor, ta beste bat arte!


egizue klik

2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

KULTUR ASTEA - ERROMERIA - DANTZAK

Andereño Itziarrek egindako wix polit honetan erromeriarako prestatuko ditugun dantzak topatuko dituzue. Animatu eta entsaiatu asko!!!
(Aurten ez ditugu ez "sartagin dantza" ezta "itses dantza" egingo)

egizue klik!

2017(e)ko apirilaren 1(a), larunbata

kutxak

         Ez dugu ezer berririk aipatuko askotan haur bati maitasun guztiarekin egin izan diogula opari bat eta asko gustau (ala gutxi) arren, gehien disfrutatu izan duena(rekin) kutxa bera izan dela. Ta ez da harritzekoa. Ni neuk gogoratzen dut oso ondo zelan ospatzen genuen etxean elektrotresna berriaren etorrera! Hantxe, irrikitan, tramankuluaren ondotik mugitu barik itxaroten genuen kutxa libre izan arte. Eta orduan hasten zen festa! Baina, zer dute kutxek hain zoragarriak bihurtzen dituztela? Oso baliabide merkea izateaz gain, bere barruan seguro sentitzeko aukera genuen, goxo-goxo besarkatzen gintuelako; baita izkutatu ere. Itxasontzi pirata paregabea zen ere! Prefabrikatutako jostailu garesti batekin egin ezin ziren moldaketak egitea posiblea zen, inor ez baitzen apurtzearen beldur. Berak, berez, ez zuen ezer egiten, hori gure lana zen. 

         Kutxa batekin adin ezberdinetako haurrek modu ezberdinetan jolasteko aukera dute: batzuentzat dastau, usaindu, ukitu... izango da garrantzizkoena; beste batzuentzat, aldiz, imajinazioaren laguntzaz asmatu daiteken istorio harrigarri eta anitzak. Eta hainbat eta hainbat aukera gehiago. Ez duzue uste?

egizue klik BIDEOA ikusteko

20. KORRIKA - HELDU DIRAAAAAAAA!

Egun gutxi falta direnean Korrika gure herritik pasatzeko, interesatuko zaizuelakoan, hementxe duzue bere inguruan bildutako hainbat informazio. 
Has zaitezte muskuluak berotzen!!!

egizue klik

2017(e)ko martxoaren 4(a), larunbata

KUETOKO I. TRAPERO EGUNA

Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko guztiok proiektu txikitxo batean hartu dugu parte. Laburbilduz, inauteriak aitzakitzat hartuta, nahi izan dugun moduan janzteko aukera euki dugu geroago parranda ganberro bat ospatzeko. Hau dena bikain azalduta dago artikulo honetan: "disfrázate" o "disfrázate como quieras".
bideoa ikusi nahi? Ba egizue klik!!

Este año, todas y todos los que formamos haur hezkuntza, hemos participado en un pequeño proyecto. En resumen, teniendo como excusa los carnavales, hemos aprovechado para vestirnos como hemos querido para después montar una juerga gamberra. En este artículo lo explican muy bien: "disfrázate" o "disfrázate como quieras"

*kartelaren egilea: Nerea (4 urte)