Dena ondo aterako da!

familiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
familiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko ekainaren 26(a), asteartea

Gure 4 urteko altxorrak

Duela egun bazuk, gurasoen aurrean gure ikasturteko irudi bidezko laburpenaren aurkezpen ofiziala egin genuen. Zelako tarte polita pasatu genuen! Gure partez, nahi duzuen arte!!

Etorri ez zinetenok, aukera duzue ere bertan partekatu genituen irudiak ikusteko. Prest? Disfrutatu!

egizue klik


egizue klik

2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

Eta zuek guztiokin...

Auzolanak bere etekinak ematen jarraitzen du eta oraingo honetan, "lagun" berriaz hornitu gaitu. Ezagutu nahi duzue? Jolastera etortzen animatuko? Momentuz, egizue klik irudian, eta gozatu!
Mila esker, Eneko, Nerea eta Nahia!
egizue klik


2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

FAMILIAN EUSKARAZ BAI

"Barakaldon Euskaraz" eta Hala Dzipo Euskal Musika Eskolatik datorkigu familietan euskararen presentzia era atsegin eta goxo batean areagotzeko iniziatiba. Ipuin bat oinarritzat hartuta, hainbat material eskuragarri egongo da aurrean helarazten zaizuen linkan.

De la mano de "Barakaldo Euskaraz" y de la escuela de musica vasca Hala Dzipo nos llega esta iniciativa para potenciar el uso del euskera en el entorno familiar de una manera agradable y amena. Tomando como punto de partida un cuento, en el siguiente link podréis encontrar numeroso e interessante material.

ipuinaren aurkezpena / presentación del cuento

web gunea

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

2 urte - 2015-2016 ikasturtea - 2 años

Kaixo familiak! Gaur gure gelara etorri ahal izan duzuenoi eskertu nahi genizueke transmititu diguzuen lasaitasuna. Oso giro politan eta erosoan saiatu gara guretzat ikasturte hau ze garrantzitsua izan den helarazten. Espero dugu zuek ere gustura egon izatea!
Eta gerturatu ezin izan zaretenontzat, hementxe doakizue ikasturte honen laburpentxoa iruditan. Mila esker guztioi eta goza ezazue!

Hola familias! Queremos agradeceros la tranquilidad que nos habéis transmitido en la reunión de hoy. Hemos tratado de haceros llegar lo importante que este curso ha sido para nosotras y hemos podido hacerlo en el mejor de los ambientes. Deseamos que para vosotr@s también haya sido una bonita experiencia.
Y para quienes no habéis podido acercaros, aquí os dejamos un pequeño paseo en imágenes por el que ha sido un curso tan intenso. A tod@s... mila esker!

egizue klik!
egilea: SuperBelén, 2 urtekoen gelako andereñoa

2016(e)ko martxoaren 6(a), igandea

MARTXOAREN 8A - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA - 8 de marzo

zoritxarrez gaur egun ionize baino beharrezkoagoak dira emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapen eta borroka. Hementxe duzue iazko mezua.

Datorren asteartean,  Martxoaren 8an alegia, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aitzaki horrekin, hausnarketa eta solasaldirako hainbat proposamen bildu nahi izan dugu WIX honetan. Jakin badakigu hutsune asko dituela, hezkidetzaren inguruko baliabideak oso ugariak baitira, eta arrazoiak soberan ditugulako emakumearen papera aldarrikatzeko, beraz, proposamen guztiak ongi etorriak izango dira! Zoritxarrez topatutako material gehiena gaztelaniaz dago, baina erabilgarria izango dela espero dugu.
El próximo martes, 8 de marzo, se celebra el día Internacional de la Mujer. Con ese pretexto, hemos intentado reunir recursos que nos ayuden a reflexionar y hablar sobre el tema. Sabemos que es imposible reunir todo el material y que tiene muchas lagunas, por lo que todas las sugerencias son bienvenidas. 
Berdintasunaren alde borroka dezagun... egunero!
egizue klik / haced click

2016(e)ko otsailaren 29(a), astelehena

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

ESPERIMENTAZIO JOLASA 2 URTEKO HAURREN GELETAN - El juego de experimentación en las aulas de 2 años

Haurren burmuina hazi eta garatu egiten da zentzumenen bidez behatzen duen neurrian. Txiki-txikitatik gauzak nolakoak diren, zer egin daiteken haiekin, zein den haien portaera… jakiteko interesa erakusten dute.
Esperimentazio jolasaren bidez haurrek:
-       Objektuen ezaugarrien inguruko informazioa bereganatzen dute. Hurbilketa sentsorial eta pertzeptiboaren bidez, erregulartasunetaz ohartzen dira, teoriak eraikitzen dituzte… Beraz, esplorazio libreko jolasetan IKASI egiten dute.
-       Bere ikasketaren arduraduna da. Libreki miatu, esploratu, manipulatu, eta bere buruari galderak egitearekin batera, autonomia eskuratzen dute.
-       Norberaren interesak eta jakinminak bultzatutako jarduera izanda, kontzentrazio, behaketa eta arreta gaitasuna hobetzen dira.
-       Ingurua ezagutzeko egoera pribilegiatua da eta pixkanaka behaketarako tresnak bereganatu eta hobetzen dituzte.
 Guzti honengatik, eskolak ikasketa gauzatzen duten jolas-behaketa sortarazten dituzten egoerak eskaini behar ditu, eta horretarako behar diren material anitzak haurren eskuetan jarri.
 Andereño-maisuek talde txikian aritzeko egoerak sustatu behar dituzte. Hauetan errezago adierazten baitira interes eta lehentasunak.
Horrez gain, umeek aurrerapenak egin ahal izateko behar beste denbora izan behar dute, material anitzak, zentzumenetarako aberatsak, interesgarriak, haien artean konbinatzeko gai eta espazioak ekintzaren arabera antolatuta eta irakaslea bidean suertatu daitezken arazoei aurre egiten laguntzeko prest egon behar da.
 Eskolak esperimentatu, behatu, adierazi eta sortzeko egoerak eskaini behar ditu “altxorren saskia”, manipulatzeko jaki ezberdinak (arroza, irina, barazkiak, fruituak…), adierazpen plastikorako materialak (buztinak, testura ezberdinetako pinturak, plastilina…) edota “jolas heuristikoa” gauzatu ahal izateko egituratu gabeko eguneroko materialak umeen eskura jarrita.
bideo polit-polita ikusteko, egizue klik

versión en castellano, aquí




2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

"IMAGINE ELEPHANTS" - DOKUMENTALA - PROIEKZIOA ETA EZTABAIDA

                  Datorren asteazkenean, hilak 3, Portugaleteko "Merkatuan", (Portugaleteko hornidura-azoka ohia), arratsaldeko 18:00tan, "Imagine Elephants" dokumentalaren proiekzioa eta bere inguruko eztabaida antolatu dute.
                  Proiektu honek haurren jolas espontaneoaren garrantziaz ohartarazi nahi digu eta nagusiok berarekin konektatzeko eta ulertzeko dugun beharratik abiatzen da.
                  Ekintza doainik izango da.
                  Proiektua hobeto ezagutzeko: http://imaginelephants.com/es/
El próximo miércoles, día 3, tendrá lugar en el "Merkatua" (antiguo mercado de abastos de Portugalete), a las 18:00 horas, la proyección del documental "Imagine elephants" seguido de un debate. Se trata de un proyecto centrado en la importancia del juego espontáneo de los niños y niñas que surge de la necesidad de los adultos de conectarse y comprender su relevancia. 
Se trata de una actividad gratuita.
Para conocer mejor el proyecto: http://imaginelephants.com/es/



2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

"Niñas con pene y niños con vulva. Comprender para poder acompañar" -haur transexualitatearen inguruko hitzaldia.

Aingeru Mayor sexologoak eskainitako Haur teansexualtatearen inguruko hitzaldia. Chrysallis taldekoa.
Conferencia ofrecida por el sexólogo Aingeru Mayor. Asoc. Chrysallis.

Egizue klik

Jostailuak aukeratzen - Elegir juguetes


Datozen datak datozela, gabonetako opariak aukeratzeko kontutan izateko hainbat gauza biltzen ahalegindu ondoren, "DIDAKMA"koek oso ondo laburtu izan dute irudietan bildutako dekalogo honetan. Beraz, beraien baimenarekin, hementxe doakizue. (Jatorrizko bertsioan gazteleraz besterik ez dago, euskarazko akatsak gureak dira ).

En DIDAKMA hemos encontrado un decálogo de aspectos a tener en cuenta a la hora de elegir juguetes.



2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

PATIO JOLASAK 2015-2016

Aurreko ikasturteetan bezala, honetan ere izango ditugu patio jolasak. Oraingoan WIX honetan gehitzen joango dira ezagutzen ditugunak eta ikasten saiatuko garenak ere. Animatu zaitezte zuen haurrekin batera trebatzen! Ezagutzen al dituzue gure umeen gustukoak izan daitezken antzeko jolasak? Eragiozue garunari eta elkarbanatu!

Como en anteriores cursos, este año también tendremos "patio jolasak". En el siguiente wix irán apareciendo tanto los que ya conocemos como los que iremos aprendiendo. Animaos a practicar con vuestr@s hij@s!!

egizue klik

2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

ONGI ETORRI 2015-2016 IKASTURTERA!!

Kaixo familiak!!

Hementxe gaituzue berriro!
Lanpetuta bagabiltz ere, hementxe gaituzue tartetxo honetan zuei ongi etorria emateko. Ikasturte honetan ere zuen haurren berri emateaz gain, hainbat eduki interesgarri heltzen ahaleginduko gara. Eta hasteko www.pequefelicidad.com blog honetan topatutako egokitzapen aldiaren inguruko testu bat. Arakatu blog osoa, oso ondo dago eta! mila esker, Gentzane, zure ekarpenagatik!
Ya estamos de nuevo aquí! Aunque estamos un poco liadas, hemos querido hacer un huequecito para daros la bienvenida al nuevo curso escolar. Este año, como el pasado, intentaremos manteneros al día de lo que hacen vuestras niñas y niños además de facilitaros información que esperamos sea de vuestro interés. Y para empezar, esta entrada sobre el periodo de adaptación. Echadle un  vistazo al blog, merece la pena! Gracias Gentzane!
egizue klik

2015(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

AZKEN TXANGOA - MENDIKOSOLO - excursión fin de curso

Aurtengo azken txangoa Arrigorriagako Mendikosolo Parkera izango da. Ezagutzen ez dugunontzat andereño Garbiñek oso argazki sorta polita ekarri digu. Nahi al duzue Mendikosolo ezagutu? MILA ESKER, GARBIÑE!!
Este año, la excursión de fin de curso la haremos al Parque Mendikosolo de Arrigorriaga. Para quienes no lo conocemos, la andereños Garbiñe nos ha traido una galería de fotos muy bonita.  MILA ESKER, GARBIÑE!

egizue klik

Bertan egin ahal izango ditugun ekintzen berri izan nahi baduzue, hurrengo INFOa arakatu.
Si queréis saber más sobre lo que podremos ver allí, haced clik en la INFO. 
EGIZUE KLIK


2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

HEZKIDETZA PROIEKTUA - Proyecto de Coeducación

Gure gizartean gaur egun jasan egiten diren aldeak, desorekak, eskuperatze jarrerak eta bidegabekerei aurre egiteko heziketa ezinbestekoa dela ulertzen dugunez, eskolak HEZKIDETZA proiektuan parte hartzea erabaki zuen duela hilabete batzuk. Bertan egonda, formakuntza ezberdinetan parte hartu izan dugu (bai irakaslegoak orokorrean, baita proiektuko arduradunak ere eta kontseiluko partaide bat) eta aldi berean, ikasleen ordezkariak ere, izan dira hoietako saio batean, 6. mailako Pedro eta Nahia alegia. Ikasle hauek "Gizarte sareetako arriskuak" ezagutzeko jardunaldian hartu zuten parte. Mila esker zuen parte hartzeagatik, Pedro eta Nahia!! Espero dugu asko ikasi izatea eta zuen lagunen artea zabaltzea!!
Sare sozialen arriskuei buruz gehiago jakin nahin izanez gero, egizue klik
Si queréis saber más sobre los riesgos de las redes sociales, haced clik.

Entendiendo que la EDUCACIÓN es imprescindible para hacer frente a las desigualdades, injusticias, actitudes de dominio..., la escuela decició hace unos meses embarcarse en un nuevo proyecto : "LA COEDUCACIÓN". Entre otras cosas, tanto el profesorado en general, como la peersona responsable en el centro del proyecto hemos podido participar en diferentes jornadas de formación, al igual que lo han hecho estos dos representantes del alumnado, Nahia y Pedro, que acudieron a una charla sobre "Los riesgos de las Redes Sociales". Esperemos que hayáis parendido mucho y que lo compartáis con vuestras compañeras y compañeros!

"PRINTZE TXIKIA" ESKOLAKO LIBURUTEGIAN - "El Principito" en la biblioteca de la escuela

Egun hauetan. gure liburutegira hurbiltzen bazarete, printze txikiari buruzko erakusketa monografikoa ikusi ahal izango duzue. Bertan, idazlea eta bere obraren inguruko materialak ikusi ahal izango dituzue, pelikulak, dokumentuak, marrazkiak... Eta material horietako bat, hurrengo power pointa da:
egizue klik
 Horretaz gain, Bermeoko San Franzisko Liburutegiko lana ikusi nahi izanez gero, sakatu "info" eta zuzenean hara joango zarete. Bidai atsegina izan!

egizue klik

HEZKIDETZA - Coeducación

Sestaoko berritzegunek antolatuatako Hezkidetza mintegian, material izugarri interesgarriak sortu eta bildu izan dituzte "site" honetan. Arakatu eta erabili materiala, oso ondo dago eta.

El Berritzegune de Sestao ha reunido en este "site" los materiales que han surgido del Seminario de Coeducación. Enredad y utilizad el material, es más que interesante!

egizue klik

MAITASUNAK EZ DU ETIKETARIK - El amor no tiene etiquetas

Maiatzaren 17an lesbofobia,homofobia eta transfobiaren kontrako eguna ospaztu zen.
Aniztasuna eta sexu askatasuna aldarrikatzeko eguna.
Andereño Itziarrek Wix honetan bildu dituen bideoak ikusi ditzakezue eta gaiarekin sentsibilizatu. Haurrekin hitz egiteko aukera ere sortu daiteke. 


El día 17 de Mayo se celebró el día contra la Homofobia, Lesbofobia y la Transfobia, día para reivindicar la pluralidad y la libertad sexual.

La andereño Itziar ha reunido en este wix unos vídeos que os ayudarán a sensibilizaros con el tema. También pueden ser una excusa para conversar con nuestras niñas y nuestros niños.


egizue klik

2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

AZOKA TXIKIA!! - Mercadillo

AZOKA TXIKIA

Familia agurgarriok:

Hemendik gutxira Eskolako Azoka Txikia ospatuko dugu, bertan, besteak beste, haurrek egindako eskulanak salduko ditugularik eta lortutako diruarekin giza talderen bat laguntzeko asmoarekin. Gehienok jakingo duzuenez azokarako ezinbestekoa da zuen parte hartzea, merkatu egunean zuen umeekin batera egingo duzuelako erosketa.

Egun horretan umeen bila etorri beharko zarete eta umeekin batera patioan kokatuta dauden postuetan erosketa egin, eta horregatik kontsumoarekin loturiko hainbat aspektu lantzeko aukera ezin hobea izango duzue. Esate baterako:

-          dena ezin dela erosi, interes, dugun dirua edo beharraren arabera aukeratu egin behar dela.
-          Txanda errespetatu behar dela.
-          Dirua “administratu” behar dugula.
-          Produktuak baloratu egin behar ditugula, umeek egindako ekoizpenak direla ahaztu barik.
-          Ez dugula “akopioa” egin behar, ume askoren gustukoak izango baitira produktuak, bidezko banaketa egiten ahaleginduko gara (beraz, produktu bakoitzeko 1 edo 2 unitate gehienez jota erostea eskertuko genizueke, ume guztiek eskuratzeko aukera izan ahal izateko)

Zuen laguntza oso garrantzitsua da egun hau jai giroan ospatu ahal izateko.

MILA ESKER!!

                                      
                       erderaz / en castellano                                                                                aurreko urteetako argazki galeriak / 
                                                                                                                                                 imagenes de anteriores ediciones