haurrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
haurrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko ekainaren 26(a), asteartea

Gure 4 urteko altxorrak

Duela egun bazuk, gurasoen aurrean gure ikasturteko irudi bidezko laburpenaren aurkezpen ofiziala egin genuen. Zelako tarte polita pasatu genuen! Gure partez, nahi duzuen arte!!

Etorri ez zinetenok, aukera duzue ere bertan partekatu genituen irudiak ikusteko. Prest? Disfrutatu!

egizue klik


egizue klik

2 urtekoen abentura - ZORAGARRIAK ZARETE!

Ikasturte bukatu berria dugu eta atseginez eta dagoeneko irrifartsu begiratzen dugu atzera. Bidaiaren laburpentxoa ikusi nahi? Eroso jarri eta irudian egizue klik!

egizue klik


2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

Eta zuek guztiokin...

Auzolanak bere etekinak ematen jarraitzen du eta oraingo honetan, "lagun" berriaz hornitu gaitu. Ezagutu nahi duzue? Jolastera etortzen animatuko? Momentuz, egizue klik irudian, eta gozatu!
Mila esker, Eneko, Nerea eta Nahia!
egizue klik


2017(e)ko apirilaren 1(a), larunbata

kutxak

         Ez dugu ezer berririk aipatuko askotan haur bati maitasun guztiarekin egin izan diogula opari bat eta asko gustau (ala gutxi) arren, gehien disfrutatu izan duena(rekin) kutxa bera izan dela. Ta ez da harritzekoa. Ni neuk gogoratzen dut oso ondo zelan ospatzen genuen etxean elektrotresna berriaren etorrera! Hantxe, irrikitan, tramankuluaren ondotik mugitu barik itxaroten genuen kutxa libre izan arte. Eta orduan hasten zen festa! Baina, zer dute kutxek hain zoragarriak bihurtzen dituztela? Oso baliabide merkea izateaz gain, bere barruan seguro sentitzeko aukera genuen, goxo-goxo besarkatzen gintuelako; baita izkutatu ere. Itxasontzi pirata paregabea zen ere! Prefabrikatutako jostailu garesti batekin egin ezin ziren moldaketak egitea posiblea zen, inor ez baitzen apurtzearen beldur. Berak, berez, ez zuen ezer egiten, hori gure lana zen. 

         Kutxa batekin adin ezberdinetako haurrek modu ezberdinetan jolasteko aukera dute: batzuentzat dastau, usaindu, ukitu... izango da garrantzizkoena; beste batzuentzat, aldiz, imajinazioaren laguntzaz asmatu daiteken istorio harrigarri eta anitzak. Eta hainbat eta hainbat aukera gehiago. Ez duzue uste?

egizue klik BIDEOA ikusteko

2017(e)ko martxoaren 4(a), larunbata

KUETOKO I. TRAPERO EGUNA

Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko guztiok proiektu txikitxo batean hartu dugu parte. Laburbilduz, inauteriak aitzakitzat hartuta, nahi izan dugun moduan janzteko aukera euki dugu geroago parranda ganberro bat ospatzeko. Hau dena bikain azalduta dago artikulo honetan: "disfrázate" o "disfrázate como quieras".
bideoa ikusi nahi? Ba egizue klik!!

Este año, todas y todos los que formamos haur hezkuntza, hemos participado en un pequeño proyecto. En resumen, teniendo como excusa los carnavales, hemos aprovechado para vestirnos como hemos querido para después montar una juerga gamberra. En este artículo lo explican muy bien: "disfrázate" o "disfrázate como quieras"

*kartelaren egilea: Nerea (4 urte)

2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

Mundu txikiak, altxor handiak - bideo osoa / video completo

Haurren sormena kolokan jartzen ez bada ere, batzutan behar beste garrantzia ez zaio ematen, ez baitugu umeen produkzio konplexuetan gehiegi erreparatzen. Baliabide egokiak izanda , hau da, egituratu gabeko materialak, bere ohiko altxorrak, naturako elemntuak…eta segurtasuna sentiarazten dion euskarria, haurrek errepresentazio jolas paregabea sor dezakete mundu txiki batean oinarrituta. 


Ibilbide honetan haurraren ondoan bidaiari den helduak, zabal zabalik izan behar ditu begiak ume bakoitzaren nahiak,  beharrak, interesak. zeintzuk diren ikusteko eta behar duten hori bideratzeko. Haurraren beharrak asetzen dituen neurrian berarekiko konexioa sortu edo aberasteaz gain, umeak hazteko behar duen hori erabiltzeko, manipulatzeko, moldatzeko eta zentzu berria emateko behar dituen baldintzak sortuko ditu.


egizue klik bideoa ikusteko / haced clic para ver el video 



 gaiarekin lotutako irakurgai interesgarriak









2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

Tailerrak - 2 urte - Talleres

Ikasturte honetan egindako tailerren berri izan nahi baduzue, wix honetan ikusi ahal izango dituzue argazkiak, bideoak eta tailer bakoitza egiteko erabilitako baliabideak, etab...
Este curso muchos han sido los talleres que hemos podido llevar a cabo con l@s niñ@s de las aulas de 2 años. En este wix podréis ver fotos, videos e incluso una ficha-resumen de cada uno de ellos.
egizue klik

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

UDABERRIA - 3 URTE

Udaberrian gaudenez, horri buruz aritu gara gelan.  Eta Udaberriari buruzko horma-irudi pare bat egitea bururatu zaigu.  Horretan  buru-belarri egon gara 3 urteko umeak.  Begira ze ederra geratu zaigun !!
egizue klik

2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

"HAURTZAROA ETA JOLASA"

Porposamen interesgarria "Haurtzaroa eta Jolasa"ren inguruan  Txirbilenearen eskutik datorkiguna.
Ekintza, bi egunetan garatuko dena, "imagine elephants" dokumental zoragarriarekin hasiko da. Hurrengo saioan, hezkuntza, hazkuntza eta, orokorrean, haurtzaroa errespetuaren ikuspegitik jorratzen duten hainbat proiektuen aurkezpena burutuko da. 
Animatu ta parte hartu!

Interesante propuesta que nos llega de la mano de Txirbilenea en torno a "la infancia y el juego". El programa, que se celebrará en dos jornadas, comienza con la proyección del bonito documental "Imagine Elephants" para después presentar diferentes proyectos que abordan la crianza, la educación y, en general, la infancia, desde el respeto por las criaturas. 
No os lo perdáis!

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

"HAURREN HIRIA" PROIEKTUARI BURUZKO HITZALDIA - Charla sobre el proyecto "La ciudad de los niños"

Datorren asteazkenean, hilak 20, "Haurren hiria" proiektuaren inguruko solasaldian parte hartzeko aukera izango duzue Portugaleteko Merkatuan. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrera doan. Antolatzaileek, Portugaleteko Hezkuntza bilguneak, alegia, "Solasgune Leioa" elkartearen laguntza izan du. Animatu zaitezte!

El próximo miércoles día 20 podréis participar en la charla sobre el proyecto "La ciudad de los niños" que se celebrará en el Merkatua de Portugalete. El encuentro tendrá lugar a las 18:00 horas y la entrada es libre. La charla correrá por parte de la agrupación Solasgune de Leioa.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago, argazkian klik eginez topa dezakezue.
Más información sobre el proyecto, haciendo click en la imagen.

2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

HHn ere, Martxoaren 8ari buruz ikasten!

Aurten ere, Martxoaren 8a aitzakia hartuta, emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapen eta borrokaren garrantzaiz hausnartu eta ohartarazteko ahaleginak egin ditugu eskolako txikiekin. 
klik eginez, argazkiak ikusiko dituzue
Kartelaren Egilea: Ainara Murgia, eskolako ikasle ohia 

2016(e)ko martxoaren 6(a), igandea

MARTXOAREN 8A - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA - 8 de marzo

zoritxarrez gaur egun ionize baino beharrezkoagoak dira emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapen eta borroka. Hementxe duzue iazko mezua.

Datorren asteartean,  Martxoaren 8an alegia, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aitzaki horrekin, hausnarketa eta solasaldirako hainbat proposamen bildu nahi izan dugu WIX honetan. Jakin badakigu hutsune asko dituela, hezkidetzaren inguruko baliabideak oso ugariak baitira, eta arrazoiak soberan ditugulako emakumearen papera aldarrikatzeko, beraz, proposamen guztiak ongi etorriak izango dira! Zoritxarrez topatutako material gehiena gaztelaniaz dago, baina erabilgarria izango dela espero dugu.
El próximo martes, 8 de marzo, se celebra el día Internacional de la Mujer. Con ese pretexto, hemos intentado reunir recursos que nos ayuden a reflexionar y hablar sobre el tema. Sabemos que es imposible reunir todo el material y que tiene muchas lagunas, por lo que todas las sugerencias son bienvenidas. 
Berdintasunaren alde borroka dezagun... egunero!
egizue klik / haced click

2016(e)ko otsailaren 29(a), astelehena

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

AGATE DEUNA 2016

Agate Deuna ospatzeko eguna gertu dugula, hemen duzue bere inguruko hainbat informazio. Iazko seigarren mailakoen laguntza izan genuen abestien grabazioak egiteko. Mila esker PEDRO, IBAI, 
IKER, GALDER, DENIS, GAIZKA, ARITZ, MIKEL, ALEX, ERIKA, HAIZEA, ALEJANDRA, ANE, ALEXANDRA, AINARA ETA ANDEREÑO ITZIAR.


Ez ahaztu makila!! 

Ya va quedando menos para Santa Agueda. En este wix podréis encontrar información.

egizue klik



2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

GABONAK 2015 - argazkiak

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON, FAMILIAK!!

Hemen duzue 2015-2016 ikasturteko gabonetako argazki bilduma. Zuen gustokoa izango delakoan gaude. Mila esker Belen zure laguntzagatik!

egizue klik