baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

FAMILIAN EUSKARAZ BAI

"Barakaldon Euskaraz" eta Hala Dzipo Euskal Musika Eskolatik datorkigu familietan euskararen presentzia era atsegin eta goxo batean areagotzeko iniziatiba. Ipuin bat oinarritzat hartuta, hainbat material eskuragarri egongo da aurrean helarazten zaizuen linkan.

De la mano de "Barakaldo Euskaraz" y de la escuela de musica vasca Hala Dzipo nos llega esta iniciativa para potenciar el uso del euskera en el entorno familiar de una manera agradable y amena. Tomando como punto de partida un cuento, en el siguiente link podréis encontrar numeroso e interessante material.

ipuinaren aurkezpena / presentación del cuento

web gunea

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

ESPERIMENTAZIO JOLASA 2 URTEKO HAURREN GELETAN - El juego de experimentación en las aulas de 2 años

Haurren burmuina hazi eta garatu egiten da zentzumenen bidez behatzen duen neurrian. Txiki-txikitatik gauzak nolakoak diren, zer egin daiteken haiekin, zein den haien portaera… jakiteko interesa erakusten dute.
Esperimentazio jolasaren bidez haurrek:
-       Objektuen ezaugarrien inguruko informazioa bereganatzen dute. Hurbilketa sentsorial eta pertzeptiboaren bidez, erregulartasunetaz ohartzen dira, teoriak eraikitzen dituzte… Beraz, esplorazio libreko jolasetan IKASI egiten dute.
-       Bere ikasketaren arduraduna da. Libreki miatu, esploratu, manipulatu, eta bere buruari galderak egitearekin batera, autonomia eskuratzen dute.
-       Norberaren interesak eta jakinminak bultzatutako jarduera izanda, kontzentrazio, behaketa eta arreta gaitasuna hobetzen dira.
-       Ingurua ezagutzeko egoera pribilegiatua da eta pixkanaka behaketarako tresnak bereganatu eta hobetzen dituzte.
 Guzti honengatik, eskolak ikasketa gauzatzen duten jolas-behaketa sortarazten dituzten egoerak eskaini behar ditu, eta horretarako behar diren material anitzak haurren eskuetan jarri.
 Andereño-maisuek talde txikian aritzeko egoerak sustatu behar dituzte. Hauetan errezago adierazten baitira interes eta lehentasunak.
Horrez gain, umeek aurrerapenak egin ahal izateko behar beste denbora izan behar dute, material anitzak, zentzumenetarako aberatsak, interesgarriak, haien artean konbinatzeko gai eta espazioak ekintzaren arabera antolatuta eta irakaslea bidean suertatu daitezken arazoei aurre egiten laguntzeko prest egon behar da.
 Eskolak esperimentatu, behatu, adierazi eta sortzeko egoerak eskaini behar ditu “altxorren saskia”, manipulatzeko jaki ezberdinak (arroza, irina, barazkiak, fruituak…), adierazpen plastikorako materialak (buztinak, testura ezberdinetako pinturak, plastilina…) edota “jolas heuristikoa” gauzatu ahal izateko egituratu gabeko eguneroko materialak umeen eskura jarrita.
bideo polit-polita ikusteko, egizue klik

versión en castellano, aquí




2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

HEZKIDETZA - Coeducación

Sestaoko berritzegunek antolatuatako Hezkidetza mintegian, material izugarri interesgarriak sortu eta bildu izan dituzte "site" honetan. Arakatu eta erabili materiala, oso ondo dago eta.

El Berritzegune de Sestao ha reunido en este "site" los materiales que han surgido del Seminario de Coeducación. Enredad y utilizad el material, es más que interesante!

egizue klik

2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

IRAKASLE ETA FAMILIENTZAKO BALIABIDEAK - recursos para maestras y maestros y familias

Egunero irakasle edota familiek erabiltzeko hainbat baliabideen berri ematen digute. Oso zaila denez sailkapen bat egitea, symbaloo batean bildu izan ditugu gure ustez guztion interesekoak izan daitekenak. Berriak topatu ahala, bertan gehituko ditugu. Betiko moduan, guztion ekarpenak ongi etorriak izango dira!
Cada día nos llega información sobre recursos y herramientas muy útiles para maestras y maestros y familias. Como no resulta sencillo hacer una selección hemos ido recogiéndolas en este symbaloo. A medida que vayamos encontrando más, las iremos añadiendo aquí. Como siempre, todas las aportaciones son bienvenidas!
egizue klik

WEBGUNE ETA APLIKAZIOAK UMEENTZAT - webs y aplicaciones para niñas y niños.

Symbaloo honetan haurrentzako webgune eta aplikazio pilo bat topatuko duzue. Baliabide interesgarriak agertu ahala, bertan gehituko ditugu. Ondo izan!
En este symbaloo podréis encontrar un montón de webs y aplicaciones para las niñas y niños. Según vayan apareciendo nuevas, las iremos añadiendo aquí. Ondo izan!
egizue klik

2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

APPS HHKO HAURRENTZAT - Apps para niñas y niños de E. Infantil

Asko zarete gugana jotzen duzuenak laguntza eskatzen gai honen inguruan: Tablet eta Smartphonetan haurrekin erabiltzeko APPS, hain zuzen ere. Ba hementxe dituzue 85 pista! Zorte on bilaketan!

egizue klik / haced click

2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

HHrako BALIABIDEAK - Recursos para E. Infantil

Lotura honetan Haur Hezkuntzako haurrekin erabiltzeko tresna bilduma interesgarria topa dezakezue. 
En este enlace podréis encontrar una interesante colección de recursos para utilizar con niños y niñas de educación infantil.
egizue klik / haced click