2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

IKIMILIKILIKLIK LEHIAKETA - ASTE KULTURALA 2015 - 2016 IKASTURTEA

Aurten ere, ikimilikiliklik lehiaketa ospatu da eta bertan 5 urteko neska mutilek hartu dute parte. Hementxe duzue hantxe gertatuakoaren laburpena.
egizue klik argazkiak ikusteko

2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

ANTXO TA PANTXA PAILAZOAK ESKOLAN

Dakizuenez gaur bertan ematen zaio bukaera gure ikasturte honetako Aste Kulturalari. Hainbat ekintza burutu izan dugu, eta sorpresa guztien artean Antxo eta Pantxa pailazoen bisita izan dugu. Primeran pasatu dugu. Mila esker, bikote, ta hurrengora arte!
egizue klik bideoa ikusteko

2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

PELLO AÑORGA ESKOLAN - 5 URTE

Azkenengo urtetan ohi den bezala, aurten ere Pello Añorgarekin hitzordua izan dugu. Idazle moduan fin badabil ere, ipuin kontalaritza arloan zoragarria da. Primeran pasatu dugu berarekin batera. Datorren urterarte, Pello, ta mila esker!


ASTE KULTURALA - HERRI KIROLAK 2015 - 20216

Aste kulturalari hasiera emateko Herri vKirolak izan ditugu gaur goizean. Zein ondo pasatu dugun! Ikusi nahi?

egizue klik

BIKOTEKA IRAKURTZEN - 5 URTE

Gure nagusitxoek elkarrengandik pilo bat ikasten dute primeran pasatzeaz gain. Nahi duzue ikusten zein ondo aritzen diren bikoteka irakurtzen?

egizue klik

HORMA IRUDIA - 3 URTE

Haur Hezkuntzako 3 urteko umeek “animaliak” gaia lantzen ari gara gelan, baserriko animaliak gehien bat eta horretarako animaliak era ezberdinetan margozten eta sortzen aritu gara.  Behin animalia guztiak genituela pasabideko hormairudi handi baten erakustea bururatu zaigu.  Begiratu zein  polita geratu den!!
egizue klik

2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

ASTE KULTURALA 2015 - 2016

Datorren astelehenean, Aste Kulturalari hasiera emango zaio. Egitaraua argazkian klik eginda eskuratu ahal izango duzue. Guztion gustukoa izatea espero dugu!
egizue klik