2016(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

ERRUTINAK PDI -n

Hementxe ikusi dezakezue arbela digitalean errutinak egiteko proposamena. Iradokizunik? Beti bezala, ongi etorriak dira!
egizue klik

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

Tailerrak - 2 urte - Talleres

Ikasturte honetan egindako tailerren berri izan nahi baduzue, wix honetan ikusi ahal izango dituzue argazkiak, bideoak eta tailer bakoitza egiteko erabilitako baliabideak, etab...
Este curso muchos han sido los talleres que hemos podido llevar a cabo con l@s niñ@s de las aulas de 2 años. En este wix podréis ver fotos, videos e incluso una ficha-resumen de cada uno de ellos.
egizue klik

2 urte - 2015-2016 ikasturtea - 2 años

Kaixo familiak! Gaur gure gelara etorri ahal izan duzuenoi eskertu nahi genizueke transmititu diguzuen lasaitasuna. Oso giro politan eta erosoan saiatu gara guretzat ikasturte hau ze garrantzitsua izan den helarazten. Espero dugu zuek ere gustura egon izatea!
Eta gerturatu ezin izan zaretenontzat, hementxe doakizue ikasturte honen laburpentxoa iruditan. Mila esker guztioi eta goza ezazue!

Hola familias! Queremos agradeceros la tranquilidad que nos habéis transmitido en la reunión de hoy. Hemos tratado de haceros llegar lo importante que este curso ha sido para nosotras y hemos podido hacerlo en el mejor de los ambientes. Deseamos que para vosotr@s también haya sido una bonita experiencia.
Y para quienes no habéis podido acercaros, aquí os dejamos un pequeño paseo en imágenes por el que ha sido un curso tan intenso. A tod@s... mila esker!

egizue klik!
egilea: SuperBelén, 2 urtekoen gelako andereñoa

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

UDABERRIA - 3 URTE

Udaberrian gaudenez, horri buruz aritu gara gelan.  Eta Udaberriari buruzko horma-irudi pare bat egitea bururatu zaigu.  Horretan  buru-belarri egon gara 3 urteko umeak.  Begira ze ederra geratu zaigun !!
egizue klik

2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

2 urtekoak - tailerrak

Asmatuko zenukete zeren inguruko tailerrean  ibili diren murgilduta bi urtekoak oraingo honetan?
Saiatu, saiatu... (eskerrik asko Itziar!!)

2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

ORTUA - 3 URTE

Egun hauetan 3 urteko gelan “loreak eta barazkiak” gaia ikasten ari garenez,  eskolako baratza ikustera joan gara bertako landareak eta barazkiak ezagutu eta ikustera.  Primeran pasatu dugu eta ederto asko ikasi ere bai!!

3 urte Oihana / Ziortza
3 urte Amaya

2016(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

AZOKA TXIKIA - mercadillo 2016

KUETOESKOLAAZOKA TXIKIA

Familia agurgarriok:

Datorren 26an eskolako XXI. Azoka Txikia ospatuko dugu. Bertan, besteak beste, haurrek egindako eskulanak salduko ditugu lortutako diruarekin giza erakunde bat laguntzeko asmoz.

Gehienok jakingo duzuenez azokarako ezinbestekoa da zuen parte hartzea, merkatu egunean  zuen umeekin  batera egingo duzuelako erosketa.

Egun horretan umeen bila etorri beharko zarete arratsaldeko 15:50tan eta umeekin batera patioan kokatuta dauden postuetan erosketak egin,  horregatik kontsumoarekin loturiko hainbat aspektu lantzeko aukera ezin hobea izango duzue. Esate baterako:

-          Dena ezin dela erosi, interes, dirua edo beharraren arabera aukeratu egin behar dela.
-          Txanda errespetatu behar dela.
-          Dirua neurriz erabili behar dugula.
-          Produktuak baloratu egin behar ditugula, umeek egindako ekoizpenak direla ahaztu barik.
-         Ez dugu produktu berdinetik unitate asko erosiko, ume askoren gustukoak izango baitira, bidezko banaketa egiten ahaleginduko gara (beraz, produktu bakoitzeko 1 edo 2 unitate gehienez  jota erostea eskertuko genizueke, ume guztiek eskuratzeko aukera izan ahal izateko).

Zuen laguntza oso garrantzitsua da egun hau jai giroan ospatu ahal izateko.


Mila esker!

INFO EN CASTELLANO / GAZTELANIAZ

AURREKO URTEETAKO ARGAZKIAK 1 ET 2