2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

AZOKA TXIKIA!! - Mercadillo

AZOKA TXIKIA

Familia agurgarriok:

Hemendik gutxira Eskolako Azoka Txikia ospatuko dugu, bertan, besteak beste, haurrek egindako eskulanak salduko ditugularik eta lortutako diruarekin giza talderen bat laguntzeko asmoarekin. Gehienok jakingo duzuenez azokarako ezinbestekoa da zuen parte hartzea, merkatu egunean zuen umeekin batera egingo duzuelako erosketa.

Egun horretan umeen bila etorri beharko zarete eta umeekin batera patioan kokatuta dauden postuetan erosketa egin, eta horregatik kontsumoarekin loturiko hainbat aspektu lantzeko aukera ezin hobea izango duzue. Esate baterako:

-          dena ezin dela erosi, interes, dugun dirua edo beharraren arabera aukeratu egin behar dela.
-          Txanda errespetatu behar dela.
-          Dirua “administratu” behar dugula.
-          Produktuak baloratu egin behar ditugula, umeek egindako ekoizpenak direla ahaztu barik.
-          Ez dugula “akopioa” egin behar, ume askoren gustukoak izango baitira produktuak, bidezko banaketa egiten ahaleginduko gara (beraz, produktu bakoitzeko 1 edo 2 unitate gehienez jota erostea eskertuko genizueke, ume guztiek eskuratzeko aukera izan ahal izateko)

Zuen laguntza oso garrantzitsua da egun hau jai giroan ospatu ahal izateko.

MILA ESKER!!

                                      
                       erderaz / en castellano                                                                                aurreko urteetako argazki galeriak / 
                                                                                                                                                 imagenes de anteriores ediciones





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina