2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

ESPERIMENTAZIO JOLASA 2 URTEKO HAURREN GELETAN - El juego de experimentación en las aulas de 2 años

Haurren burmuina hazi eta garatu egiten da zentzumenen bidez behatzen duen neurrian. Txiki-txikitatik gauzak nolakoak diren, zer egin daiteken haiekin, zein den haien portaera… jakiteko interesa erakusten dute.
Esperimentazio jolasaren bidez haurrek:
-       Objektuen ezaugarrien inguruko informazioa bereganatzen dute. Hurbilketa sentsorial eta pertzeptiboaren bidez, erregulartasunetaz ohartzen dira, teoriak eraikitzen dituzte… Beraz, esplorazio libreko jolasetan IKASI egiten dute.
-       Bere ikasketaren arduraduna da. Libreki miatu, esploratu, manipulatu, eta bere buruari galderak egitearekin batera, autonomia eskuratzen dute.
-       Norberaren interesak eta jakinminak bultzatutako jarduera izanda, kontzentrazio, behaketa eta arreta gaitasuna hobetzen dira.
-       Ingurua ezagutzeko egoera pribilegiatua da eta pixkanaka behaketarako tresnak bereganatu eta hobetzen dituzte.
 Guzti honengatik, eskolak ikasketa gauzatzen duten jolas-behaketa sortarazten dituzten egoerak eskaini behar ditu, eta horretarako behar diren material anitzak haurren eskuetan jarri.
 Andereño-maisuek talde txikian aritzeko egoerak sustatu behar dituzte. Hauetan errezago adierazten baitira interes eta lehentasunak.
Horrez gain, umeek aurrerapenak egin ahal izateko behar beste denbora izan behar dute, material anitzak, zentzumenetarako aberatsak, interesgarriak, haien artean konbinatzeko gai eta espazioak ekintzaren arabera antolatuta eta irakaslea bidean suertatu daitezken arazoei aurre egiten laguntzeko prest egon behar da.
 Eskolak esperimentatu, behatu, adierazi eta sortzeko egoerak eskaini behar ditu “altxorren saskia”, manipulatzeko jaki ezberdinak (arroza, irina, barazkiak, fruituak…), adierazpen plastikorako materialak (buztinak, testura ezberdinetako pinturak, plastilina…) edota “jolas heuristikoa” gauzatu ahal izateko egituratu gabeko eguneroko materialak umeen eskura jarrita.
bideo polit-polita ikusteko, egizue klik

versión en castellano, aquí




2 iruzkin: