dokumentala ikusteko, egizue klik
2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
IMAGINE ELEPHANTS - DOKUMENTALA
Aurreko egunetan esan bezala, Portugaleteko Merkatuan proiekzioa eta horren inguruko solasaldia ospatu egin zen. Bertan egon ezin zinetenontzat hemen duzue dokumentala. Jolasaren benetako garrantziaz ohartarazten duen dokumentu paregabea dugu "imagine elephants" izeneko hau.
GURE ORTUKO PRODUKTUEN DENDA - 5 URTE
5 urteko gelako neska mutilak, inauterietako gaia aitzakitzat hartuta, ortuko produktuen dendaren antolaketan aritu izan dira azkenengo asteetan. Eta hementxu duzue ikusgai emaitza bikaina.
egizue klik
2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna
ESPERIMENTAZIO JOLASA 2 URTEKO HAURREN GELETAN - El juego de experimentación en las aulas de 2 años
Haurren burmuina
hazi eta garatu egiten da zentzumenen bidez behatzen duen neurrian.
Txiki-txikitatik gauzak nolakoak diren, zer egin daiteken haiekin, zein den
haien portaera… jakiteko interesa erakusten dute.
Esperimentazio
jolasaren bidez haurrek:
-
Objektuen ezaugarrien
inguruko informazioa bereganatzen dute. Hurbilketa sentsorial eta
pertzeptiboaren bidez, erregulartasunetaz ohartzen dira, teoriak eraikitzen
dituzte… Beraz, esplorazio libreko jolasetan IKASI egiten dute.
-
Bere ikasketaren arduraduna
da. Libreki miatu, esploratu, manipulatu, eta bere buruari galderak egitearekin
batera, autonomia eskuratzen dute.
-
Norberaren interesak eta
jakinminak bultzatutako jarduera izanda, kontzentrazio, behaketa eta arreta
gaitasuna hobetzen dira.
-
Ingurua ezagutzeko egoera
pribilegiatua da eta pixkanaka behaketarako tresnak bereganatu eta hobetzen
dituzte.
Guzti honengatik,
eskolak ikasketa gauzatzen duten jolas-behaketa sortarazten dituzten egoerak
eskaini behar ditu, eta horretarako behar diren material anitzak haurren
eskuetan jarri.
Andereño-maisuek talde
txikian aritzeko egoerak sustatu behar dituzte. Hauetan errezago adierazten baitira
interes eta lehentasunak.
Horrez gain, umeek
aurrerapenak egin ahal izateko behar beste denbora izan behar dute, material
anitzak, zentzumenetarako aberatsak, interesgarriak, haien artean konbinatzeko
gai eta espazioak ekintzaren arabera antolatuta eta irakaslea bidean suertatu
daitezken arazoei aurre egiten laguntzeko prest egon behar da.
Eskolak esperimentatu,
behatu, adierazi eta sortzeko egoerak eskaini behar ditu “altxorren saskia”, manipulatzeko jaki
ezberdinak (arroza, irina, barazkiak, fruituak…), adierazpen plastikorako
materialak (buztinak, testura ezberdinetako pinturak, plastilina…) edota “jolas
heuristikoa” gauzatu ahal izateko egituratu gabeko eguneroko materialak umeen
eskura jarrita.
bideo polit-polita ikusteko, egizue klik
versión en castellano, aquí
2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala
"IMAGINE ELEPHANTS" - DOKUMENTALA - PROIEKZIOA ETA EZTABAIDA
Datorren asteazkenean, hilak 3, Portugaleteko "Merkatuan", (Portugaleteko hornidura-azoka ohia), arratsaldeko 18:00tan, "Imagine Elephants" dokumentalaren proiekzioa eta bere inguruko eztabaida antolatu dute.
Proiektu honek haurren jolas espontaneoaren garrantziaz ohartarazi nahi digu eta nagusiok berarekin konektatzeko eta ulertzeko dugun beharratik abiatzen da.
Ekintza doainik izango da.
Proiektua hobeto ezagutzeko: http://imaginelephants.com/es/
Proiektu honek haurren jolas espontaneoaren garrantziaz ohartarazi nahi digu eta nagusiok berarekin konektatzeko eta ulertzeko dugun beharratik abiatzen da.
Ekintza doainik izango da.
Proiektua hobeto ezagutzeko: http://imaginelephants.com/es/
El próximo miércoles, día 3, tendrá lugar en el "Merkatua" (antiguo mercado de abastos de Portugalete), a las 18:00 horas, la proyección del documental "Imagine elephants" seguido de un debate. Se trata de un proyecto centrado en la importancia del juego espontáneo de los niños y niñas que surge de la necesidad de los adultos de conectarse y comprender su relevancia.
Se trata de una actividad gratuita.
Para conocer mejor el proyecto: http://imaginelephants.com/es/
2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna
2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)