2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

ESPERIMENTAZIO JOLASA 2 URTEKO HAURREN GELETAN - El juego de experimentación en las aulas de 2 años

Haurren burmuina hazi eta garatu egiten da zentzumenen bidez behatzen duen neurrian. Txiki-txikitatik gauzak nolakoak diren, zer egin daiteken haiekin, zein den haien portaera… jakiteko interesa erakusten dute.
Esperimentazio jolasaren bidez haurrek:
-       Objektuen ezaugarrien inguruko informazioa bereganatzen dute. Hurbilketa sentsorial eta pertzeptiboaren bidez, erregulartasunetaz ohartzen dira, teoriak eraikitzen dituzte… Beraz, esplorazio libreko jolasetan IKASI egiten dute.
-       Bere ikasketaren arduraduna da. Libreki miatu, esploratu, manipulatu, eta bere buruari galderak egitearekin batera, autonomia eskuratzen dute.
-       Norberaren interesak eta jakinminak bultzatutako jarduera izanda, kontzentrazio, behaketa eta arreta gaitasuna hobetzen dira.
-       Ingurua ezagutzeko egoera pribilegiatua da eta pixkanaka behaketarako tresnak bereganatu eta hobetzen dituzte.
 Guzti honengatik, eskolak ikasketa gauzatzen duten jolas-behaketa sortarazten dituzten egoerak eskaini behar ditu, eta horretarako behar diren material anitzak haurren eskuetan jarri.
 Andereño-maisuek talde txikian aritzeko egoerak sustatu behar dituzte. Hauetan errezago adierazten baitira interes eta lehentasunak.
Horrez gain, umeek aurrerapenak egin ahal izateko behar beste denbora izan behar dute, material anitzak, zentzumenetarako aberatsak, interesgarriak, haien artean konbinatzeko gai eta espazioak ekintzaren arabera antolatuta eta irakaslea bidean suertatu daitezken arazoei aurre egiten laguntzeko prest egon behar da.
 Eskolak esperimentatu, behatu, adierazi eta sortzeko egoerak eskaini behar ditu “altxorren saskia”, manipulatzeko jaki ezberdinak (arroza, irina, barazkiak, fruituak…), adierazpen plastikorako materialak (buztinak, testura ezberdinetako pinturak, plastilina…) edota “jolas heuristikoa” gauzatu ahal izateko egituratu gabeko eguneroko materialak umeen eskura jarrita.
bideo polit-polita ikusteko, egizue klik

versión en castellano, aquí




2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

"IMAGINE ELEPHANTS" - DOKUMENTALA - PROIEKZIOA ETA EZTABAIDA

                  Datorren asteazkenean, hilak 3, Portugaleteko "Merkatuan", (Portugaleteko hornidura-azoka ohia), arratsaldeko 18:00tan, "Imagine Elephants" dokumentalaren proiekzioa eta bere inguruko eztabaida antolatu dute.
                  Proiektu honek haurren jolas espontaneoaren garrantziaz ohartarazi nahi digu eta nagusiok berarekin konektatzeko eta ulertzeko dugun beharratik abiatzen da.
                  Ekintza doainik izango da.
                  Proiektua hobeto ezagutzeko: http://imaginelephants.com/es/
El próximo miércoles, día 3, tendrá lugar en el "Merkatua" (antiguo mercado de abastos de Portugalete), a las 18:00 horas, la proyección del documental "Imagine elephants" seguido de un debate. Se trata de un proyecto centrado en la importancia del juego espontáneo de los niños y niñas que surge de la necesidad de los adultos de conectarse y comprender su relevancia. 
Se trata de una actividad gratuita.
Para conocer mejor el proyecto: http://imaginelephants.com/es/



2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

AGATE DEUNA 2016

Agate Deuna ospatzeko eguna gertu dugula, hemen duzue bere inguruko hainbat informazio. Iazko seigarren mailakoen laguntza izan genuen abestien grabazioak egiteko. Mila esker PEDRO, IBAI, 
IKER, GALDER, DENIS, GAIZKA, ARITZ, MIKEL, ALEX, ERIKA, HAIZEA, ALEJANDRA, ANE, ALEXANDRA, AINARA ETA ANDEREÑO ITZIAR.


Ez ahaztu makila!! 

Ya va quedando menos para Santa Agueda. En este wix podréis encontrar información.

egizue klik



2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

GABONAK 2015 - argazkiak

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON, FAMILIAK!!

Hemen duzue 2015-2016 ikasturteko gabonetako argazki bilduma. Zuen gustokoa izango delakoan gaude. Mila esker Belen zure laguntzagatik!

egizue klik